Bizkaian ibili zaigu aste honetan Potto irratsaioa. Lehenengo, Mungia aldera jo du, San Antontxu eguneko saioan botatako bertsoetatik aukeraketa adierazgarri bat egiteko. Gogoratu beharra dago saio hartan Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Etxahun Lekue eta Xabier Paia izan zirela. Handik Portugaletera joan da, Ezkerraldean euskara eta euskal kultura sustatzen diharduen Harribola elkarteak antolatutako bertso saioa eskaintzeko. Portugaleteko saio horretan Andoni Egaña eta Igor Elortza aritu ziren buruz buru eta bertso ale ederrak bota zituzten biek.
Deskargatzeko azken Potto-ren irratsaioa klikatu HEMEN.