BERBAZ:Bernat Baltza,30 urte behartsuei laguntzen.

San Frantzisko  auzoko Maiatzaren 2ko kalean du egoitza nagusia Agiantza elkarteak. Premia larrian dabilenari gizartean bere tokia aurkitzen laguntzen diote. Horretarako oinarrizko paperak eskuratzen, hizkuntzak ikasten eta enplegua lortzen lagundu egiten diete. Dozena erdi abegi-etxe dituzte Bilbon eta bertan lan hurbila eta banakakoa egiten dute.

Arazoari aurre egiteko ezinbesteko kontu bi aipatu ditu Bernatek:

1. Oinarrizko azpiegiturak, harrera-etxeak jendea pertsona gisa hartzeko moduko tokiak izan behar dira. Pentsatu behar dugu, gutariko edonor premia larri horretan izanez gero zein litzatekeen eskertuko genituzkeen baldintza minimoak zeintzuk diren.
2. Harrera-zentru horietan inbertitu egin behar da (epe-luzerako guztion onerako dela jakinik) eta zentru horiek ondo gestionatzea exijitu behar dugu.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Iparraldeko berriak

ar. Abe 9 , 2008
Pepe Aizpuru Euskal Irratietako erredakzio-buruak hiru berri ekarri dizkigu gaurkoan: hasteko, aste honetan Iparraldean ere izango diren Hezkuntza arloko mobilizazioak aipatu ditu. Beste aldetik, Laborantza Ganbararen aurkako epaiketa datorren urtarrilaren 29an izango dela-eta, honen aldeko indarrean jarrita dagoen elkartasunaren kanapainaren berri komentatu du Pepek. Eta bukatzeko, Gabi Moueska Sarkozy presidentearekin […]

Honekin lotuak