BERBAZ:PURI TXASKO, desikasteko bidean

Berdintasunari buruzko topaketa batean ezagutu dugu Puri. Hitza ehun lagunen aurrean euskaraz hartu duen bakarra bera izan da eta horrexen aitxakitan hurbildu ahal izan dugu berarengana eta BERBAZerako gonbitea egin.

Bere burua aurkezteko eskatu eta udazkenean dela esan digu Purik, arbolak bezala, horbel zaharrak bota behar dituela lora barriak sortzeko. Jakin-nahia dugu bera eta hor ibili ohi da batean eta bestean adi-adi entzuten eta galdera berriak egiten.

Naturak horretan asko irakatsiko dio begiratzeko parada hartzen duenari eta modu berdinean, ume txikiek ere, gauza bakarrean zentratuta adi-adi egoteko jarrera bizi-bizi dutelako oraindik.

Berdintasunaz, emakumeen jakintzari buruz, jakintza metaketari buruz, desikasteari buruz… jardun dugu Purirekin solasean gaurkoan.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Barakaldo Naturala

ol. Abe 12 , 2008
Pasa den mendeko 70 eta 80ko hamarkadetan arlo industrialak behera nabarmen egin zuela ikusita, batzuek Barakaldoko ingurugiroa errekuperatuko zela pentsatzen bazuen ere, gaurko egoerak kontrakoa erakusten du: Super Sur autobidea, Hegoaldeko Tren Sahiesbidea, Zabortegi bat, Tellituko harrobia, txaletak… eta gehiago eraiki nahi dituzte Errekatxon, Barakaldon geratzen den azken berdegune horretan […]

Honekin lotuak