ZIENTZIALARI: Artizarra

Merkurio eta Lurraren artean kokaturik dagoela, Artizarra gurearen planeta haurridea dela esan izan dute zientzialariek, zenbait ezaugarritan antzekotasun nabariak dituztelako, nahiz eta beste askotan zeharo ezberdinak diren. Adibidez, berotegi efektu handi eta luze baten ondorioz, bertako atmosfera jasanezina bilakatu da, benetako infernua, nolabait esan. Gaurko irratsaioan, Artizarra hobeto ezagutze aldera, Itziar Garate astrofisikariarengana jo dugu, berak denbora luzea baitarama Artizarraren baitako misterioak ikertzen. (Argazkia: Wikimedia).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udazkeneko fasea

og. Urr 27 , 2016
Bertsolaritza eta txapelketa-mundua; horixe da bertsoaren pizgarrietako bat. Zeinek jantziko txapela? Bada, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udazkeneko faseak aurrera darrai eta, jada hiru saio jokatuta, hiru bertsolarik lortu dute zuzenean finalerdietarako txartela: Miren Amurizak, Mungian; Eneko Abasolo “Abarkas”ek, Sestaon eta, Igorren, Beñat Ugartxeak. Gaurko Potto saioan Sestaoko eta Igorreko saioak aletu […]

Honekin lotuak