Pasa den mendeko 70 eta 80ko hamarkadetan arlo industrialak behera nabarmen egin zuela ikusita, batzuek Barakaldoko ingurugiroa errekuperatuko zela pentsatzen bazuen ere, gaurko egoerak kontrakoa erakusten du: Super Sur autobidea, Hegoaldeko Tren Sahiesbidea, Zabortegi bat, Tellituko harrobia, txaletak… eta gehiago eraiki nahi dituzte Errekatxon, Barakaldon geratzen den azken berdegune horretan Jose Inazio Herranz Barakaldo Naturala Plataformako kideak kontatu digunez. Gainera, lan horien erantzuleak udala bera, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Sustapen ministeritza dira eta bakoitza bere aldetik dabil, koordinatu gabe. Barakaldoko jendea kontzientziatzeko eta erakunde publiko horiei egoeraz ohartarazteko proposamena dute Barakaldo Naturala Plataformako kideek: eremu hori Natur Erreserba bihurtu. Horretarako, hilaren 13an elkarretaratzea burutuko dute Bideonera Plazatik abiatuta eta ia 200 giza-eragile, alderdi, sindikatu, denda eta tabernak lagunduta.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.