SOINUGELA: Milurtekoaren kantak, Richard Thompsonek aukeratuta

Richard ThompsonOraina eta iragana konbinatu ditu Pedro Elias Igartuak aste honetako Soinugelan. Iragana Richard Thompson gitarrajolearen eskutik heldu zaigu. Behinola, aldizkari batetik milurtekoaren kanta hoberenak hautatzeko eskatu zioten berari, denak XX. mendekoak hartuko zituelakoan. Berak, ordea, lana seriotan hartu eta 1068ko kanta batetik hasita, aro bakoitzak emandako kanta ederrak hautatu zituen. Alabaina, aldizkariaren arduradunek ez zuten zerrenda hura onartu, eta berak orduan, haserre, disko ezin ederrago batean bildu zituen kanta haiek: 1000 Years of Popular Music (Mila urte herri musikan). Iraganetik irten gabe, godspelak gainerako generoetan izandako garrantziaz ere jardun dugu Hot Godspel (Godspel beroa) diskoaren bidez. Orainari gagozkiola, Bilbon joan den astean eta asteon izandako bi kontzerturen harira, David Lindley eta Drive By Truckers taldearen diskografiaren ale batzuk ezagutzeko aukera izan dugu.

Deskargatu nahi baduzu azken Soinugela-ren irratsaioa klikatu hemen: 1.atala, 2.atala.

Entzun 1.atala: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela1atala060323.mp3

Entzun 2.atala: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela2atala060323.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

EREMUZ KANPO 1x20: Oihaletik belarrira

og. Mar 23 , 2006
Musika hasieratik beretik egon da zineari lotua. Gogoratu besterik ez dago are zine mutuaren garaian ere pianoak markatzen zuela eszenaren tentsioa edo distentsioa. Zineak irudia eta hitza ditu oinarri, eta musika osagarri; baina, hobeki pentsatuta, osagarria barik, osagaia dugu musika filmetan. Hainbesteraino, non genero oso bat garatu baitu musikak zinemagintzaren […]

Honekin lotuak