Minbizia gaixotasun hedatuenetariko bat da herrialde garatuetan. Denboraren poderioz, gure gorputzeko zelulak zahartuz joaten dira eta, halako batean, akatsen batengatik edo zahartu direlako, gaixotasunak ager daitezke. Beraz, minbizia, nolabait esan, norberaren zelulak gaiztotzea da. Gaurkoan Iker Badiola ikertzailearekin hitz egin nahi dugu, minbizia eta beronen metastasia zehazki zer diren adieraz diezagun eta, horri loturik, gaur egun minbiziaren aurkako ikerkuntza ildo nagusiak nondik nora doazen konta diezagun.
Deskargatu hemen.