HIZPIDEA: Zor publikoaz eta zor pribatuaz

Astelehena izaki, ekonomian murgildu gara Jon Bernat Zubiriren eskutik. Gure ekonomialariak zorraz jardun du gaurkoan, publikoaz zein pribatuaz, bataren eta bestearen ezaugarriak zehazki azalduz. Zorpetze publikoak Eurogune deiturikoan sortu dituen arazo itzelak eta arazo horietatik eratorri diren mendekotasun eta morrontza ekonomikoak aipatu ditu berak. Beste herrialde batzuen datuak ere eman dituen arren, Grezia hartu du egoera horren adibidetzat. Horren ostean, zor pribatuaz jardun du, berau hiru mailatan sailkatuz: familien zorra, finantza erakundeena eta bestelako erakunde pribatuena. Irlanda eta Herbehereak dira zor pribatu handiena duten herrialdeak, baina Espainia eta Portugal ere ez dabiltza urrun. Azkenean, Europan benetako oreka sozial eta politikoa nahi badugu, zor publikoaren zein pribatuaren auditoria egin beharko litzatekeela iritzi dio Jon Bernatek, gaur egungo ezberdintasunak areago ez handitzearren.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Espainiako hauteskundeen inguruan

al. Mai 23 , 2016
Patxi Ruiz de Samaniegorekin mintzatu gara gaur Hizpidea magazineko hasierako tartean. Espainiako hauteskundeen inguruan dagoen giro politikoa jorratu du Patxik, lehenik Espainian ekainaren 26an egingo diren hauteskunde orokorrei buruzkoa eta gero horiek Hego Euskal Herrian udazkenean izango diren autonomikoetan izan dezaketen eragina. Gure kolaboratzaileak polarizazio moduko bat ikusten du Espainian […]

Honekin lotuak