BERBAZ: IZASKUN ÁLVAREZ GAINZA: diseinuaz, eta…

Bere burua aurkezteko eskatu eta Arte Ederrak ikasitakoa dela, barne-diseinuan eta diseinu grafikoan diarduela eta arte kontuei buruzko edizio proiektu baten arduradun dabilela jakin dugu, bere doktore-tesia egiten duen artean… asti gutxi aspertzeko!

BELCRO proiektuaz mintzatu zaigu Izaskun hasteko. 1000na aleko hiru argitalpen orain arte. Hirurak diseinu grafikoan dabiltzan gazteen lanak era berezian plazaratzeko saioak. Kaleratu berri duten 3.a , kasu: boltsa garden bat, barruan estu-estu honako hauek dituela: argazki bat, serigrafia-lantxo bat, pegatina bat, ebaki eta muntatzeko paperezko automobila, BELCRO izena dakarren txapatxo bat…). Hartzailearekiko harremana estutu nahi dute.

DROM da Izaskunen diseinu grafikoko enpresa. Zertan ibili diren azken aldian? Aipagarrienetakoa: ALDARTE elkarteak urtarrilean burutuko duen sexu berdineko bikoteen barneko biolentziari aurre egiteko kanpainarako diseinu grafikoa egin dute. 1. Ikusi 2. Ebaluatu eta 3. Ekintza prozesua islatu dute irudi bidez eta laster izango dugu ikusgai han-hor-hemen…

Saioaren bukaeran bere doktore-tesiaren gaia azaldu digu, inondik ere elkarrizketa luze baterako ematen duen gaia: hiri-paisaia nola diseinatzen dugu? nola bizi dugu? nola eragiten digu? eta emakumearen ikuspuntutik?… Bilboko kasuari lotuta ikertzen ari da gai hori Izaskun…

Esandakoa, aspertzeko betarik ez!

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Erreferentziak

www.belcro.es

www.estudiodrom.com

Bere irakurgaietatik hiru ale:

o TERESA DEL VALLE: Andamios para una nueva ciudad
o DAVID MANGIN: La ville freanchisée
o MARC AUGÉ: Los no lugares

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Neguko Merkealdiak

az. Urt 7 , 2009
Gaur, hilaren 7an hasi dira Hego Euskal Herrikoak, martxoaren 31ra arte luzatuko direnak. Jose Luis Segura EKAko (Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolamendu) komunikazio-arduradunak esan digunez, merkealdiak ez dira saldoak edo likidazioak: salneurriak jaisten dira eta ez kalitatea (honen inguruan ere erne ibiltzeko aholkua eman digu). Horrekin batera beste zenbait gauza kontuan […]

Honekin lotuak