Asteburu honetan Aiako Harrietan ARDITURRIKO TXONDORRA bisitatuko dugu. Ibilbidea egitera Erribera aldera joko dugu, Kaskante, Ablitas eta Tulebras herrietara hain zuzen. Errezeta ” hegaluzea”, Diskoa (Sorkun) eta Liburua (Pruden Gartziaren “Nafarroako auziaz”.) Eta betiko moduan asteburuko agenda mardula.
“Borroka nazionala uzteko gogoa daukagu, politika nazionala egiteko” dio CUPeko Antonio Baños parlamentari katalanak aste honetako Argiaren azalean, berari egin baitiote elkarrizketa nagusia, Unai Brea erredaktoreak azaldu digunez. Panoraman beste bi artikulu ditugu: “Beirut Parisen: Zibilizazioen Gerra garaile” eta “D ereduaren epika“, Nafarroan irakaskuntza euskalduna ezartzeko borrokaz. Aste honetako Argian […]