IBAIZABAL: Nora aldizkaria (urtarrilekoa)

Nora aldizkariko 12. zenbakia pasa den igandean iritsi zen Euskal Herriko kioskoetara. Horretan, Iñaki Uriarte arkitektoak idatzitako “Burdin ibaia” da erreportai nagusia: oroimen historikoa landu du arkitekto honek, burdina eta Ibaizabal itsasadarra uztartuz. Honi lotuta Kirmen Uribek “Bitakora kahierra” idatzi du oraingo honetan eta horrezaz gain, beste artikulu batzuk ditugu Noran, “Erronkari”, “Gipuzkoako 3 ardibide” eta “Dorretxeak” hain zuzen. Bukatzeko, erraz egiteko 3 txango eta ohiko argazkia komentatu dizkigu Hektor Ortega aldizkari horren arduradunak.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Elkarrizketa politikoaren aurkako epaiketa

og. Urt 8 , 2009
Ostegun honetako goizeko 10ak baino lehenxeago hasi da Ibarretxe lehendakari, Alderdi Sozialistako Patxi Lopez eta Rodolfo Ares eta Batasuneko 5 kideren aurkako epaiketa, Ermuko Foruak eta PPk bultzatuta. Xabier Aierdi EHUko irakasle eta soziologoaren ustez, epaiketa kontestu batean irakurri behar da: politika judizializatu egin nahi dute eta bide batez, euskal […]

Honekin lotuak