IBAIZABAL: Elkarrizketa politikoaren aurkako epaiketa

Ostegun honetako goizeko 10ak baino lehenxeago hasi da Ibarretxe lehendakari, Alderdi Sozialistako Patxi Lopez eta Rodolfo Ares eta Batasuneko 5 kideren aurkako epaiketa, Ermuko Foruak eta PPk bultzatuta. Xabier Aierdi EHUko irakasle eta soziologoaren ustez, epaiketa kontestu batean irakurri behar da: politika judizializatu egin nahi dute eta bide batez, euskal nazionalismoaren aurka edozein gauza baliagarria izan daitekeela erakutsi nahi dute salatzaileek eta ondoan daudenek. Europar Batasunean holakorik ez dela ikusten esateaz gain, Xabierrek epaiketa ezerezean geratuko dela pentsatzen du.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: Iparraldeko Euskal Irratiak

og. Urt 8 , 2009
Gure Irratiak, Irulegiko Irratiak, Xiberuko Irratiak eta Antxetak osatzen duten Federazio horretaz hitz egin du Pepe Aizpuru Euskal Irratietako erredakzio-buruak. 1982 urtean hasi zen istorio hau, Alderdi Sozialistako François Mitterranden gobernuak sortutako irrati libreei buruzko legediarekin batera. Gero, eta irrati bakoitzaren nortasuna errespetatuz, amankomuneko programazio batera heldu dira Iparraldeko lagunak, […]

Honekin lotuak