Danon plaza lehiarik gabeko bertsolari gazteen plaza

Danon plaza, bertsolari gazteen plazaratzea sustatzea helburu duen bertso-zirkuitua da. BBK-k antolatuta eta Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eta Bizkaiko Ikastolen Elkartearen laguntzarekin, zortzi saio egingo dira urriko asteetan zehar Bizkaiko hainbat herritan.Lehiarik gabeko formatu honetan, 18 urtera arteko eta 18-25 urte bitarteko bertsolari gazteek Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistekin batera kantatuko dute. Saioek ohiko plazako ariketak ez ezik, gazteen adinera eta mailara egokitutako jolas eta ariketak ere izango dituzte, saio dinamiko eta biziak sortzeko.Ekimenak gazteen plazaratzea ez ezik, belaunaldiartekotasuna, lurraldetasuna eta genero-ikuspegia ere sustatu nahi ditu, eta euskarazko sorkuntza eta kultur eskaintza indartzeko helburua du. Danon plaza zer den, zer ekarpen egiten duen eta gazte bertsolarientzat zer esan nahi duen ezagutzeko, ekimenaren inguruko elkarrizketa egin dugu. Unai Elortegirekin. Gaur bi saioa izango dira Larrabetzue ta Markina Xemeinen.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Justizia Anderrentzat ARGIA astekarian

og. Urr 8 , 2026
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Larunbatean Santurtzin Justizia Anderrentzat ozen ohikatu zen eta hori ekarri dute azalera. Gedarrek egindako elkarrizketa ekarri dute aldizkarira, Anderren aita eta abokatuarekin eginiko elkarrizketa ekarri dute. Santurtziko udaltzainen esku-hartze bortitzaren ostean hil zen Anderren aita Fernando Saenz eta kasua lantzen ari den […]

Honekin lotuak