BASKISTAN: Hüsnü Senlendirici edo klarinetearen poza

musicyer206.jpgAsteon klarinetea izan dugu Baskistan saioaren gidaria. Hüsnü Senlendirici turkiar klarinetejolea 1976an jaio zen musikari familia baten altzoan –aitak eta aitona biek klarinetea eta tronpeta jotzen zituzten– eta gaztetatik klarineteaz sustraidun musika jotzeari ekin zion berak. Disko ugari eman ditu argitara Laço Tayfa bere taldearekin, baina oraingo honetan bakarlari gisa azaltzen zaigu. Deskargatzeko klikatu hemen: 1.atala, 2.atala.

Entzun 1.atala: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan1atala060327.mp3

Entzun 2.atala: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan2atala060327.mp3

Diskoari Hüsnü klarnet (Klarinetearen poza dakarrena) izena jarri dio, bere izenarekin halako hitz jolas bat eginez, Hüsnü hitzak “Poza dakarrena” esan nahi baitu turkieraz. Musika tradizionalaren fusioa eginez, Turkiako ijitoen musika adierazpide berrietara eraman nahi izan du. Emaitza bikaina da: oso musika lasaia, arimari zuzentzen zaiona eta nahiak, ametsak eta itxaropenak islatzen dituena. Nolabait esan, chillout motako doinuak gogorarazten dituen musika lasaigarria. Bidaia musikal honen bigarren zatian sartu-irten azkar batzuk egin ditugu Senegal, Bulgaria, Mexiko eta Brasilen, azken honetan forro musika edo ipar-ekialdeko trikia entzun dugularik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Martxoaren 27a, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna

ar. Mar 28 , 2006
Martxoaren 27a izanda, antzerkia izan da nagusi Piperpolisen. Yolanda Arrieta idazlea izan da gurekin. Groau! antzezlanarekin Max sariaren irabazlea dugu bera. Groau! abentura ezberdinak bizi dituen katu baten istorioa da. Miau egin beharrean, groau egiten duen katua. Musika, hitz jokoak, aldaketa azkarrak eta akzioa erabili dituzte, haurrengan emozioak pizteko. Hika […]

Honekin lotuak