Berbaz Gorka Torre: Bizi Toki zabaltzen

Bilbon, Galdakaon, Soraluzen, Igorren,… ibili izan dira Gorka Torre eta familia kurri, BiziTokiren barri emoten, hezkuntzaz, gizarteaz,… solasean.

Bizi-bizi dago gaia, goraka dator. Hazten ari da “eskola-eskeptikoen” multzoa. Beste kontu bat da iritzi horri jarraituta ekitea. BiziTokin 2009an elkartu ziren dozena bat lagun. Urte pare bat ikasten, ikertzen, eztabaidan eman eta gero, martxan jarri zuten 2011n BiziToki Behauzen (Baxe Nabarra).

Jatorrizko galdera: zer hezkuntza nahi genuke umeentzat inongo muga legalik, sozialik, psikologikorik,… ez bagenu?

Bizi Toki errealitatea da gaur egun, eta ugaldu nahi dute, horretarako han eta hemen hitzaldiak. Eta tokia ezagutzeko 2-3 eguneko auzolan topaketak antolatzen dituzte BiziTokin. Duela gutxi, “Hazitik Hazira” eta “Sorginen biltzarra”. Ekainaren 22 eta 23an, “Ikusi eta ikasi”, pedagogia eta hezkuntzari buruz, euren eredua ezagutzeko aukera paregabea!

Erreferentziak:
http://www.bizitoki.org
Resquicios (aldizkaria): http://www.ddtgatazka.com/pub/ddt/asp/ddt_pub__fch.asp?p=DD-LB0215
Kantak:
The wall (Pink Floyd)
Schools out (Alice Cooper)

 DESKARGATU HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: ENEE

ar. Mai 21 , 2013
Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua berriztu egin dute eta 9 lagun aukeratu dituzte datozen 4 urtean lan egiteko. Roman Bengoa presidentearekin hitz egin dugu gaur, eta hainbat gauza interesgarri kontatu dizkigu.  DESKARGATU HEMEN

Honekin lotuak