IBAIZABAL: Irratia.com-Palestina

Ezaguna da egun hauetan Palestinako Gazak jasaten duen egoera: 900 palestinar baino gehiago hil ditu Israelgo Armadak eta erasoaldia gogortu nahi du. Hori dela kausa, datorren asteazkenean Irratia.comek saio berezia (132.a) burutuko du Palestinari dedikatua. Bertan, Patxi Gaztelumendik kontatu digunez, besteak beste bera, Jabi Zabala, Fermin Muguruza, Imanol Murua eta Hibai Kastro izango dira, eta horiekin batera musika zuzenean Palestinatik, elkarrizketak, berriak, Palestinari buruzko bideo bat egin duena.. eguerdiko ordu batetik aurrera Bilbo Hiria Irratian.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Hortzmuga teatroa eta Dantzaldi ibiltaria bizkaian zehar

al. Urt 12 , 2009
Hortzmuga Tetraoak gabon garaian estreinatu zuen bere lan berria ‘ Metro bateko ametsak’ deiturikoa. Julen Gabiriaren testua. Gainera aurten 20 urte bete ditu Hortzmugak. Arantza Goikotzearekin atzera begirada eta antzezlan berriaren inguruan mintzatu gara. Dantzaldi ibiltaria ekimena ezagitu dugu Patxi Labordarekin. Dantza tradizionala sozializatzeko eta Bizkaiko bazter guztietako pertsonen parte […]

Honekin lotuak