Bilboko udalak bost komertzio omendu ditu euskararekin duten konpromisoagatik

Euskararen Nazioarteko Eguna eta Euskaraldiaren ekimena direla eta, Bilboko kaleetan euskara normalizatzeko egiten duten lanagatik ezagunak diren bost komertzio omendu ditu Udalak. Horiek dira Frutería los Chicos, Arbeko Electrodomésticos, Farmacia Lotina, Semillas, plantas y floristería Mikel Zuazua eta Deustu Bike.

Komertzio hauetako arduradunek Bilboko euskaltegi-sarean ikasten dute edota zerbitzuak euskaraz eskaintzen dituzte; eta horrela, komertzioaren alorrean euskararen erabilera normalizatzen dute. Deustu Bike komertzioko Zugaitz Ayusok asko eskertu du aintzatespena, eta bereziki eskerrak eman dizkie euskara ikasten ari diren herritarrei.

Bestalde, ekitaldian izan den Amaia Arregi alkateordeak Udalak euskararen inguruan dituen helburuak azaldu ditu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Hiatoko hernia eta bihotzerrearen inguruan Oier Gorosabelekin

az. Abe 2 , 2020
Gaurko irrati tartea bihotzerrea eta hiato hernia izan ditugu mintzagai. Lehenengo zerk eragiten digun aztertu dugu. Animalia baten erraiak sekula ikusi ez dituen pertsona batendako gaitza izaten da diafragma irudikatzea. Hala ere, merezi du saiatzea, gaurko gaian berebiziko garrantzia baitu muskulu honek. Gorputz-enborra solairu biko zilindro hutsa da; goiko solairuan […]

Honekin lotuak