BERBAZ:DAVID LIB-Litterae Mundi liburu-dendaren bazkide.

Kultur-artekotasuna eta migrazioak dira LIB-Litterae Mundi liburu-dendaren gai bereziak.

Liburu-denda hutsa baino, irakurketa eta kultura zabaltzen lagundu nahiak bultzatuta ekin zioten berak eta Teresak, nork bere aldetik, proiektu banari eta denboraz jabetu ziren elkar-lanean gehiago egingo zutela.

Maiatzaren 2ko kalean dute euren txokoa, baina ahal denero, bertatik ateratzen dira eurena zabaltzeko: bai kalee horretan hilero lehenengo larunbatean antolatzen duten kaleratzean, bai han-hor-hemen egiten diren jardunaldi eta topaketetan, bai innternet bidez.

David abusutarra izanik, auzo horri buruzko kontu batzuen gainean ibili gara BERBAZ: “Auzo hezitzailea” proiektua, apirilean bertan egiten ohi den Kultura-Astea, historia hurbila (meatzeak, uholdeak,…) eta horren ondare dituzten parke zabalak.

Erreferentziak:

* http://www.litteraemundi.com/
* http://arquitecturasefimeras.wordpress.com/

* http://abususarean.blogia.com/index.xml

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Agro-erregaiak

ol. Urt 23 , 2009
Zer dira agro-erregaiak? Zergati ez dute bio-erregaiak esaten? Galdera hauei erantzuna eman die Xabier Abian Ekologistak Martxan taldeko kideak. Artoa, soja edo erremolatxatik ateratako erregaiek 3 ondorio latz sortu dituzte 3. munduan: elikagaien prezioek izugarri egin dute gora; horren ondorioz gosea dexente zabaldu da munduan; eta erregai horiek lortzeko munduko […]

Honekin lotuak