Pasa den asteko ostiral eta larunbatean Bilborocken burututakoak, Topaguneak antolatuta “Euskara elkarteak, sormenez ekin” lelopean. Hauxe izan da Patxi Gaztelumendik gaurko “Bide gorritik” atalean jorratu duen gaia. Jardunaldietan euskara, elkarteak eta sormena aztertu dituzte hainbat lagunek, gizarte mugimendu, sortzaileen bilgune eta kultur sorkuntzaren eragile modura. Bertan bildutakoak pozik atera dira Jardunaldi horietatik eta aipatzekoa da, nahiz eta propagandan agertu, Administrazio Publikoetatik inork parte hartu ez izana.
Elkarrizketa hau deskargargatzekop klikatu HEMEN.