IBAIZABAL: “Internazionalismoa aurrera”

Lelo horrekin, Askapena taldeak manifestazioa konbokatu du datorren larunbatean Bilbon, Unai Vazquez Askapenako kideak komentatu digunez. Elkartasuna herrien arteko samurtasuna dela esan zuen Che Guevarak, eta azken bolada honetan, internazionalismoa, elkartasuna eta internazionalistak kriminalizatuak eta mehatxuak izan dira munduko hainbat tokitan, hasi Kolonbian, jarraitu Israelen eta bukatu espainiar estatuan. Askapenak internazionalismoaren balioa eta beharra aldarrikatzen ditu eta manifestazioan parte hartzeko hainbat atxikimendu lortu ditu dagoeneko. Honen  inguruko informazio gehiago www.askapena.org helbidean.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA: Jimmy Bidaurreta, Florent Marchet, Zura...

az. Urt 28 , 2009
Saio honen hasieran Jimmy Bidaurretaren bidaia “etnotronikoa” entzungo dugu, Florent Marchet frantziarraren Gargilesse disko zoragarria eta Zuraren Kiribil diskoa, bossa eta soinu brasildarrez atonduriko disko txundigarria. Beste zenbait perla ere izango dituzu entzungai gaurko saioan. On egin. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Honekin lotuak