MUSIBLA: Markos Untzeta eta Rafa Ruedaren azken diskoak

Rafa RuedaOhi duen bezala, Musibla irratsaioaren gidari den Txuma Murugarrenek bertoko eta kanpoko musikaren aukera oparoa dakarkigu orain ere. Saio honetan Markos Untzetaren Zenbat euri azken diskoaren aurrerapen bat entzuteko aukera daukazu, eta Euskal Herriko bakarlariekin jarraituta, Rafa Ruedak (argazkian) kaleratu berri duen Saredun eskua ere entzungai daukazu. Atzerrira begira, FIB izeneko jaialdian egongo diren zenbait talderen musika izan dugu gurean. Ondoko hauek, besteak beste: Babyshambles, Pete Dohertyren proiektu paraleloa; Franz Ferdinand Eskoziako banda arrakastatsua; eta Antony & The Johnsons. Deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUBASA: Nikki Suddenen heriotza eta zuzeneko kontzertuak

az. Api 5 , 2006
Iragan martxoaren 26an Nikki Sudden ingeles musikaria hil zen, 49 urte zituelarik. Hori dela eta, Gaubasa saioaren gidari dugun Anartz Bilbaok omenaldi xume bat egin nahi izan dio, Treasure Island (Altxorraren uhartea) diskotik zenbait kanta jarriz. Gainerako denbora hurrengo egunetan izango diren kontzertuen eta berorietan joko duten taldeen musikaren errepasoa […]

Honekin lotuak