ARTAYORRAN:Gaurkoan,Igor arzuaga izan da gurean.

Exkixu talde arrakastatsuan eta Mikel Urdangarinen lehen diskoetan parte hartu zuen, harik eta bakarkako kantu egile ibilbideari ekin zion arte. Orain arte bi disko kaleratu ditu bere izenpean (Argi izpi bat eta Smog, biak Gaztelupeko Hotsak-ekin) eta beste bi (Lagun eroa eta Unibertsoa gu) Mara izenpean, bere kantuak interpretatzeko Arzuagak sortutako “pertsonaia” edo alter egoa. Molde intimistako diskoak dira, zeinetan poesiak musikak adina garrantzia duen, eta pop, rock eta folk doinuekin batera, kabareteko musikaren edota Frantziako kantagintzaren oihartzunak biltzen diren. Esan daiteke Arzuaga bere ahots propio eta berezia aurkitu duela urte hauetan zehar. Horrez gain, instrumentu bat baino gehiago menperatzen dituen musikaria da: pianoa, gitarra, soinu txikia, akordeoia, aho-soinua… Azken garaian Luis Vil musikariarekin lan egiten du eta elkarrekin kaleratu dute Mara-mara

 DESKARGATU HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Nafarroako gobernuak ez du Defizit fiskala bete

ol. Api 4 , 2014
Hirugarrenez, Nafarroako gobernuak ez du horren garrantzitsua omen den Defizit fiskala bete, Baina ez da ezer gertatu, Mikel Bujandak kontatu digunez. Horrez gain, Langabezia, Fiskalitatea eta gaurko eguna Iruñean komentatu ditu Mikelek.  DESKARGATU HEMEN

Honekin lotuak