EREMUZ KANPO 1×24: Haria galdu genuenekoa

Hari gidariak alde batera utzirik, Eremuz kanpo irratsaioaren atal finkoei eskaini diegu gaurko emanaldia. Areto sarraskia deituriko atalean V For Vendetta eta Volver disekzionatu ditugu; Jan Svankmajer animatzaileaz ere jardun dugu, eta pop abestien atalean The Turtles, Bob Dylan eta Nick Cave gonbidatu ditugu. Amodio eta gorrotozko kanta bat eskaini diogu, amaitzeko, Before Sunset filmari.

Deskargatzeko saioa, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Bilintxen 175. urteurrena eta Gernikako bonbardaketa

ol. Api 28 , 2006
Efemerideen eguna izan da gaurkoa Potto irratsaioan. Euskaldunon kulturan eta historian berebiziko garrantzia izan duten bi data oroitarazi nahi izan ditu Jabi Lauzurika saiogileak: alde batetik, Indalezio Bizkarrondo Bilintx bertsolari apartaren jaiotzaren 175. urteurrena eta, bestetik, Gernikako bonbarketa kriminalaren 69. urteurrena. Horretarako, lehen kasuan Bilintxen Kontxesirentzat bertsoak izeneko lan ahaztezina […]

Honekin lotuak