POTTO: Bilintxen 175. urteurrena eta Gernikako bonbardaketa

BilintxEfemerideen eguna izan da gaurkoa Potto irratsaioan. Euskaldunon kulturan eta historian berebiziko garrantzia izan duten bi data oroitarazi nahi izan ditu Jabi Lauzurika saiogileak: alde batetik, Indalezio Bizkarrondo Bilintx bertsolari apartaren jaiotzaren 175. urteurrena eta, bestetik, Gernikako bonbarketa kriminalaren 69. urteurrena. Horretarako, lehen kasuan Bilintxen Kontxesirentzat bertsoak izeneko lan ahaztezina jarri du entzungai eta, bigarren efemerideari dagokionez, Basarrik 1938an Gernikako bonbardaketaren ondorioez egindako bertsoak entzun ahal izan ditugu. Horrezaz gainera, Bilboko Kafe Antzokian duela hiru urte egin zen bertso afarian Maialen Lujanbiok eta Sebastian Lizasok saio librean botatako bertsoak gogoratu ditugu. Azkenik, bertsozaleek hurrengo egunetan dituzten hitzorduak aipatzen dira. Deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto060428.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZUTARGI ARTEAN: Gernikako sarraskia oroituz

ol. Api 28 , 2006
Faxistek euskaldunen aurka egindako sarraskiaren 69. urteurrena dela eta, gertaera lazgarri hark musika klasikoan izan duen oihartzuna eman digu ezagutzera Ainhoa Markinez saiogileak. Horretarako, urte berean (1966an) konposatuak izan arren, estiloaren aldetik inolako zerikusirik ez duten bi pieza jarri dizkigu entzungai: bata Pablo Sorozabalen Gernika obra, estilo klasikoan moldatua, orkestraz […]

Honekin lotuak