ZUTARGI ARTEAN: Gernikako sarraskia oroituz

gernikako bonbardaketaFaxistek euskaldunen aurka egindako sarraskiaren 69. urteurrena dela eta, gertaera lazgarri hark musika klasikoan izan duen oihartzuna eman digu ezagutzera Ainhoa Markinez saiogileak. Horretarako, urte berean (1966an) konposatuak izan arren, estiloaren aldetik inolako zerikusirik ez duten bi pieza jarri dizkigu entzungai: bata Pablo Sorozabalen Gernika obra, estilo klasikoan moldatua, orkestraz gain, txistuak eta abesbatza dituena, eta bestea Leonardo Balada katalanaren Gernika, estilo banguardistan burutua. Saioaren bigarren zatian atzerriko musika klasiko garaikidea izan dugu. Bateko, Genesis rock taldearen organojolea izandako Tony Banksek duela bi urte kapritxo gisa konposatutako Seven suitetik Spring Tide eta Gateway atalak entzun ditzakezu eta, besteko, Samuel Barber amerikarraren Adaggio For Springs ezaguna ere entzungai daukazu. Deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean060428.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ARTEKALEKO KRISEILUA: Azken egunetako margo erakusketak eta antzerki emanaldiak

ar. Mai 2 , 2006
Arte plastikoen arloan sortzen diren albisteak aireratzea du helburu Artekaleko kriseilua irratsaioak. Arlo horretan aditua den Ismael Manterolak Bilbon maiatzaren 7a arte ikusgai izango diren bi erakusketa izan ditu hizpide. Windsor kulturgintza aretoan Bixente Ameztoy eta Goenaga margolarien lanak eta Nagel zizelkariak 70eko hamarkadan egindako obrak ikus daitezke. Bestalde, Lumbreras […]

Honekin lotuak