ZUTARGI ARTEAN: Juan Crisostomo Arriagaren 200. urteurrena

Juan Crisostomo ArriagaEfemeride garrantzitsu baten inguruan atondu du Ainhoa Markinezek aste honetako saioa. Izan ere, berrehun urte betetzen baitira aurten Juan Crisostomo Arriaga Balzola bilbotar musikaria Zazpikaleetako Somera kalean jaio zela. Euskalduna (euskaraduna) genuen Arriaga, gurasoak Errigoiti eta Gernikakoak izanik. Txiki-txikitatik abiatu zen musikaren konposizioan. Hamaika urte bete orduko, okteto bat konposatu zuen, Nada y mucho (Bat ere ez eta asko) izenekoa, eta hamahiru urte zituela, bere lehenengo opera idatzi zuen: Los esclavos felices (Esklabu zoriontsuak). Zoritxarrez, oso gazterik hil zen, hogei urte baino ez zituela. Musikari klasiko-erromantikoa genuen Juan Crisostomo Arriaga, eta sarri askotan Mozartekin konparatu izan dute kritikariek. Bere omenez egindako irratsaio honetan ondoko lan hauek entzun daitezke: Los esclavos felices (Esklabu zoriontsuak) operaren obertura, harizko tresnentzako 3. laukotea, harizko tresnentzako 2. laukotearen Andantea (gai aldagaiekin) eta Sinfonia Re Maiorrean: Adagio-Allegro Vivace – Andante. Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KIROLDEGIA: Athletic eta Erreala bigarren mailara jaitsi ez zirenekoa

al. Mai 8 , 2006
Irratien eguna izan zen atzokoa futbolzaleentzat. Gauzak diren bezala esateko, lau euskal taldeek bazuten jokoan zerbait garrantzitsua azken jardunaldi honetan. Bateko, Osasunak Txapeldunen Ligarako saikatzea eta, besteko, Athleticek, Errealak eta Alavesek bigarren mailara daramaten azken postuetatik libratzea. Donostiarrek eta bilbotarrek berdindu eta irabazi egin zituzten beren partidak, hurrenez hurren, eta […]

Honekin lotuak