KIROLDEGIA: Athletic eta Erreala bigarren mailara jaitsi ez zirenekoa

Javier ClementeIrratien eguna izan zen atzokoa futbolzaleentzat. Gauzak diren bezala esateko, lau euskal taldeek bazuten jokoan zerbait garrantzitsua azken jardunaldi honetan. Bateko, Osasunak Txapeldunen Ligarako saikatzea eta, besteko, Athleticek, Errealak eta Alavesek bigarren mailara daramaten azken postuetatik libratzea. Donostiarrek eta bilbotarrek berdindu eta irabazi egin zituzten beren partidak, hurrenez hurren, eta datorren denboraldian lehen mailako taldeak izaten jarraituko dute. Alavesek, ordea, okerrago dauka eta datorren igandera arte itxaron beharko du, aurten salbatzerik izango ote duen jakiteko. Hori aipatu ostean, Athleticek Riazorren lorturiko garaipena jorratzen aritu dira gure kirol komentaristak. Era berean, saioaren bukaera aldean pilota arloan iragan asteburu honetan izandako norgehiagoka nagusiak komentatu dituzte. Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BASKISTAN: Chatam County Line, bluegrass berritua

al. Mai 8 , 2006
Bluegrassa country musikaren azpiestilotzat jotzen dute adituek eta Irlanda, Ingalaterra eta Eskoziako herri musikan dauzka sustraiak, Britainia Handiko emigranteek Apalatxe mendien inguruko lurraldeetara eraman zuten musikan, hain zuzen ere. Eta sustraidun musika den alderditik, Mikel Urbeltzek prestatzen duen Baskistan irratsaioan bete-betean sartzen dena. Ipar Karolinatik datorren Chatam County Line laukotea […]

Honekin lotuak