IBAIZABAL: Nora aldizkaria.

nora.jpegNora aldizkariaren 0 zenbakia pasa den abenduan agertu bazen ere, oraingo honetan uztailari dagokiona aztertu dugu Hektor Ortega, Nora aldizkariaren arduradunarekin. Berria egunkariarekin batera hilaren lehen igandean saltzen den aldizkari honek, Euskal Herriko hainbat toki ikuspegi desberdinetatik eskaintzen dizkigu. Seigarren zenbaki honetan, “Udarako 25 destino” da gai nagusia: bertan “abentura, Aezkoa, ondarea, itsasoa, Iparraldea eta kobazuloak” azpiatalak agertzen dira, eta bakoitzean destino batzuk. Horietaz gain, Garaiak (alearen etxeak), Abadia gaztelua, 3 ibilbide oinez edo bizikletaz egiteko, airetiko argazki handi bat eta Miren Agur Meabek Bilbori buruz idatziko artikulua. Leku interesgarriak, argazki onak, presentazioa zainduta… guzti hori ematen digu Nora aldizkariak.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas080707.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: "Bertan Bilbo"

ar. Uzt 15 , 2008
“Bertan Bilbo. Bizkaiko hiriburua eta euskara: XX. mendeko historia” liburuan Aitor eta Pedro Zuberogoitiak euskara eta Bilbo aztertu dituzte, Bilboko Udalak argitaratutako horretan. Bilbon azken hamarkadetan euskararen egoeraren inguruan ditugun iritzi batzuk bertan behera uzten dituzte Zuberogoitia anaiek. Ibilbidea 1894 urtean hasten da, Abando, Begoña, Deustu eta Azkue, Arana edo […]

Honekin lotuak