PIPERPOLIS: Migel Mari Elosegi, Tirri Tarra fanfarrea, Ezinean.

Tirri tarraAzpeititik heltzen den talde berriaren bisita izango piperpolisen. Ezinean laukotearen lehenengo lana ezagutuko dugu. Gor diskoetxearekin plazatu berri dute izen bereko diskoaz hitz egingo dugu. Hardcore melodikoa egiten dute.
Migel Mari Elosegi Biologo eta bazozain leitzarrarekin Piriniotako Hartzari buruz hitz egingo dugu. Plazaratu berri duen liburuaz “Hartz arrea Pirinioetan” , hiru arlo hartu ditu kontutan, biologia, kultura eta kontserbazioa. Batetik animalia onen ohitura eta bestetik Euskal herrian hartzak sortu izan dituen mitoak, leiendak, beldurrak… eta nola ez Kamile hartzaz ere mintzatuko gara.
Tirri Tarra fanfarrea izango da piperpolisgo azken gonbidatuak. 1999an kaleratu zuten beren lehenengo diskoa Re+fa zuzenean, oso disko berezia izan zen, beraien kantuak jo zuten lehen aldiz. Urte pare bat kantu berriak sortzen egon ostean plazaratu berri dute zazpi kantuz osatutako diskoa “Argi beltz” deiturikoa. Ehun musikari baino gehiagok osatzen dute Tirri Tarra fanfarrea, ekainaren 11an estreinatuko dute Donostiako kursaalean, bigarren diskoa. Joserra Isasa fanfarreako kidea izango da gurean.
Betiko tarteak Jon Torrollope irrati nobelaren atal berria, gomendioak eta lehiaketa. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

55. saioa: Fermin Muguruza diskoa kaleratu eta hilabetera, errepasoa eginez

ar. Eka 6 , 2006
Fermin Muguruza izan dugu gurean, diskoa kaleratu zuenetik hilabetea igaro denean. Aurkezpenak egin ditu lehenbizi Donostian (Euskal Herria), gero Madrilen (Espainia), Bartzelonan, Parisen eta Berlinen ere egin asmo zuen, baina aitaren heriotzak dena gelditu zuen. Orain, egin duen lehen elkarrizketa eskaini dio irratia.com emankizunari. Euskal Herria, Jamaika, musikaren panorama, egoera […]

Honekin lotuak