Zaintza eskubide unibertsalaren alde, Euskal Herriko Mugimendu Feministak prozesu bat abiatuko du, greba orokor batera deitzeko asmoz. Zaintza negozio izateari uztea nahi dugu; greba feminista orokor batera goaz, eta gaur, martxoak 8, lehen urratsa da», iragarri dute gaur goizean Bilbon egindako agerraldi batean.Martxoak 8 mobilizazioek zaintza sistema izango dute ardatz, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituta. Zaintzaz hitz egitea «gorputzen, lurraldeen eta herrien arteko interdependentzia loturak jostea eta saretzea» dela iritzi diote. Euskal Herriko auzo, herri eta hiriburu gehienetan kaleak hartzeko deia egin dute, zaintzarako eskubide kolektiboaren alde. Bilbokoa 19:30ean abiatuko da, Jesusen Bihotzetik.
Deskargatu hemen.