SOLASALDIA: Kurkuluxetan elkarteko programazioa

kurkuZenbat Garak bultzatzen duen Kurkuluxetan elkarteko azken urteetako programazioa urrian hasi ohi da maiatzean bukatzeko. Igandeko saioak, Arte Eszenikoen Eskola eta beste batzuk alde batera utzita, Koldo Zelestino Kurkuluxetan elkarteko arduradunak hilaren 22an hasita eta maiatza bukatu arte izango diren Topaketak izan ditu mintzagai. Hasteko VIII. Haur Musika Topaketak ditugu aste honetan. Maiatzaren 11an, aldiz, Gazte Musika Topaketak hasiko dira; hurrengo astean Haur Antzerki Topaketen txanda izango da eta bukatzeko Gazte Antzerki Topaketak, hil horren 25ean hasiko direnak. Helburuak, haur eta gazte horien lana, saioak eta beste gauza asko kontatu dizkigu Koldok gaurkoan.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Gernika 1937-2009

og. Api 23 , 2009
Datorren igandean, hilaren 26an, 72 beteko dira Francoaren aliatuek Gernika bonbardatu zutenetik. Alberto Gabika Gernika Batzordeko kidearentzat urtero gogoratu behar da gertaera, gazteek ezagutzeko eta era positiboan aurrera egiteko. Aurten “Bonbardaketatik bonbardaketara, Gernikatik Gazara” lelopean hainbat ekitaldi antolatu dituzte datozen egunetan burutzeko, non palestinar ordezkari batzuek parte hartuko duten. Bukatzeko, […]

Honekin lotuak