Ez da lehengo aldiz azken bolada honetan eta egunotan berriro kalean ari dira Hego Euskal Herriko pentsiodunak Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean. Bilbon hain zuzen asteartean egingo dute elkarretaratzea, egun horretan Bizkaiko Foru Aldundian Aurrekontuak bozkatuko dituztelako. Pentsioak murriztu eta Gizarte Zerbitzuak urritu eta garestitu nahi dituztelako ari dira protestan, Pentsiodunak Martxan Plataforma eta LAB sindikatuko jubilatu Mikel Argiñarenak azaldu duenez.
Next Post
IBAIZABAL: Cristina Estebanez
al. Abe 13 , 2010
Gaurkoan, pasa den astean Barakaldon gertatutako Cristina Estebanezen hilketa ekarri digu Gotzon Hermosilla Berria egunkariko Bilboko erredaktore-buruak. Gotzonek gaitzespenak, elkarretaratzeak eta gehiago kontatu ditu eta horrekin batera, hitz politen gainetik, errelitate gordin bat: erakundeei adierazpenez gain neurri eraginkorragoak eskatu bahar zaizkie, berriro gerta ez dadin. DESKARGATU!!!!
Honekin lotuak
-
2014/04/15
ASTE HONETAN, ZER?
-
2021/02/11
Matilda efektua, Mateotik Matildara bidea