Asteon bi gonbidatu izan ditugu arte plastikoak jorratzen dituen Artekaleko Kriseilua saioan. Ismael Manterola arte adituak San Frantzisko auzoko Abisal espazioan ikusgai dagoen Oier Etxeberriaren Nuestra música (Gure musika) erakusketa izan du mintzagai. Bertan bilbainadei buruzko bideo, musika, testu eta argazkiak badira. Oierrek Buen menú (Menu ona) kantaren ondoan bost plater, ura (Bilbokoa, jakina!) eta denentzako kafea proposatzen ditu. Plater bakoitzaren atzean kanta ezagun bat agertzen da. Era berean, informazioarekin batera, Iñaki Segurolak Bilbori buruz idatzitako testua ere azaltzen da. Bigarren gonbidatua Ion Iñaki Artetxe komiki aditua izan da. Ekainaren 8an Bartzelonan hasiko den Nazioarteko 24. Komiki Aretoa erabili du aztergai berak. Bestalde, Ion Iñakik aipatu digu Getxoko Komiki Aretoak aurtengo abenduan Portugaleteko Komiki Lehiaketa omenduko duela. Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.
Honekin lotuak
-
2016/07/20
EUSKARA JENDEA: Ternua
-
2013/06/07
IBAIZABAL:Argia astekaria (2372. zenbakia)
-
2013/11/14
10ETATIK AURRERA: Udagoieneko Ostera