Maiatzean izango da Sta. Fe probintzian, Argentinako diktadura garaiko zenbait militar, polizia eta epaile baten aurkako epaiketa. Garrantzitsua izango da, Alvaro Hilario kazetariak azaldu duenez, Etxekolatza genozidari duela bi urte ezaritako zigorra eta gero. Militarrek, eta enparauek, fronte batzuk ireki dituzte Diktadura garaiko krimenak zigorrik gabe gera daitezen: mehatxatu egin dituzte abokatu eta lekuko batzuk, “aberriaren aldeko borroka” egin zutenaren ideia zabaltzen ari dira, eta konplizidadez konplizidade erakunde publiko zein pribatu batzuen laguntza dute. Akusatuei gizateriaren aurkako krimen larriak egozten dizkiete: Alvarok espero du epaiketa egitea eta akusatuek zigorrak betetzea.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.