HIZPIDEA: Irakasleen aurkako zapalkuntza Mexikon

Astearteetan nazioarteko atala izaten dugu Hizpidea magazinean eta hamabostean behin Fakun Aznarez kazetariak Amerikako berri ekartzen digu. Oraingoan Mexiko eta Txileko gai bi komentatu dizkigu. Alde batetik, aspaldi samarretik Oaxaca eta Guerrero estatuetan paramilitarrek irakasleen artean egiten diharduten sarraski deitoragarria —dagoeneko 12 baitira erahildako irakasleak eta hogeitaka bahituak
eta desagertuak— eta, bestetik, Txileko lurjabe handiek maputxe herriaren aurka azken aspaldion egin dituzten jazarpen eta erasoak, maputxeek beren lurretara itzultzea eskatu dutela eta.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Pagasarri mendiaren biodibertsitatea kolokan

ar. Eka 21 , 2016
Pagasarri eta Bolintxuren defentsan  aterara dira Irala eta Buiako auzotarrak eta ekologistak martxan, izan ere hiru hauek salatu egin dute Bilboko udalak  ez duela Pagasarri inguruko biodibertsitatea  errespetatzen eta Cementos Rezolaren alde jokatzen ari dela. 2008an udalak onartutako plan estrategikoa ez duela bete. Juan eta Ibanek orain arte eginiko lan […]

Honekin lotuak