SOINUGELA: Jim Dickinson eta North Mississippi Allstars, aitaren ametsak semeengan gauzatuak

North Mississippi AllstarsNorth Mississippi Allstars hirukoteak hilaren 13an Bilboko Kafe Antzokian kontzertua emango duela eta, ordubete pasatxoko tartea eskaini die Pedro Elias Igartuak irratsaioaren bigarren zatian. Horretara baino lehen, heriotza eta tragedia aipagai dituen Little Musgrave balada tradizionala entzun dugu Christy Mooreren ahots garbi, dotore eta landuan. Gero, Van Morrisonek Hank Williamsek 40ko hamarkadan famatu zuen kanta bat gogorarazi digu, My Bucket´s Got A Hole In It (Nire pertzak badauka zulo bat barruan), bere azken diskoan agertzen dena. Entzule baten eskariz, dagoeneko 67 urte dituen Judy Collinsek How Can I Keep from Singing (Zergatik utzi behar ote diot kantatzeari?) errepikatu digu. Hegoaldeko rocka egiten duten Drive By Truckers taldekoak etorri dira gero, A Blessing And A Curse (Bedeinkapen bat eta madarikazio bat) diskoa aurkezteko. Bestalde, Michael Nyman musikariak The Libertine (Gizon libertinoa) filmerako egindako soinu banda ezagutu dugu; Rochester konde errepublikazalearen bizitza azaltzen da bertan. Monografikoari James Luther Dickinsonen ibilbide musikala errepasatuz eman dio hasiera Pedrok. Semeek aitak urratutako bideari jarraitu eta hark amestutako proiektua gauzatu dute North Mississippi Allstars taldearen baitan. Berauen sei diskoetatik kanta bana entzun dugu saioaren azken atalean. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

EREMUZ KANPO 1x26: Kinski eta Herzog bikote gatazkatsua

og. Mai 11 , 2006
“Bai, nire baitan biolentzia dago, baina ez da negatiboa. Tigre batek bere domadorea txikitzen duenean, tigre hori biolentoa dela esaten da eta bala bat sartzen zaio buruan. Nire bortxakeria izaki librearena da, bere burua mendean utzi nahi ez duenarena”. Klaus Kinski poloniar aktorearen hitzak ziren horiek, Harkaitz Canok Pasaia Blues […]

Honekin lotuak