IBAIZABAL: Bizkaiko kultura agendan “Ciutat morta” dokumentala

Astelehenean eman dute “Ciutat morta” dokumentala Bilbao Arten. Bartzelonan 4F aferaren inguruan gazte batzuk gartzelara eraman zituen tortura eta amarru kasua agerian uzten duen dokumental argigarria dugu, oihartzun handia izan duena. Alvaro Hilario kazetaria Xavi Artigas eta Xapo Ortega egileekin izan da, asteon Bilbora etorri baitira lan hori aurkeztera. Informazio gehiago Uriolan. Horrez gain, Alondegiko “Viva Rosellini” zikloa, eta Leioako Kultur Maratilla Jardunaldiak izan ditu hizpide Alvarok. Bukatzeko, Eibarren (Gipuzkoan bai) Antzerki Jardunaldiak asteburuan hasiko direla kontatu digu.

Deskargatu hemen

Ondoren, Xavi Artigas eta Xapo Ortega ageri diren bideoa ikus dezakegu:

Filma bera osorik ikus dezakegu hemen:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Esteribarko Zubiritik...

og. Ots 19 , 2015
…datoz bertsoaren zantzuak gaurkoan, bertan jokatu baita Nafarroako Txapelketaren azken final laurdena; saioaren nondik norakoak eta batez ere protagonisten abilezia. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150218potto.mp3  Deskargatu hemen

Honekin lotuak