“Bai, nire baitan biolentzia dago, baina ez da negatiboa. Tigre batek bere domadorea txikitzen duenean, tigre hori biolentoa dela esaten da eta bala bat sartzen zaio buruan. Nire bortxakeria izaki librearena da, bere burua mendean utzi nahi ez duenarena”. Klaus Kinski poloniar aktorearen hitzak ziren horiek, Harkaitz Canok Pasaia Blues eleberrian euskaratu zituenak. Aipu horretatik abiaturik eman diote hasiera Txabi Landabideak eta Eneko Olazabalek Klaus Kinski aktorea eta Werner Herzog zuzendariaren arteko harreman gatazkatsuez paratu duten saioari. Bost filmetan egin zuten lan elkarrekin Kinskik eta Herzogek, Agirre, Jainkoaren haserrea filmetik hasi eta Kobra berdea filmera arte, tartean Murnauren Nosferatu filmaren remake bat, Woyzeck antzezlanaren egokitzapena eta Fitzcarraldo luzemetraia burutu zituztelarik. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
One thought on “EREMUZ KANPO 1×26: Kinski eta Herzog bikote gatazkatsua”
Utzi erantzuna Utzi erantzuna
Honekin lotuak
-
2009/06/01
SOLASALDIA: Garoña, Javyer Fernandez
-
2015/08/29
Toronbole anaiak, Torinotik Kulturgunera
-
2007/02/22
SOINUGELA: Tom Waits eta 17 Hippies
You Tube-n aurkitu ditudan bideo hauek mundialak dira:
“This is the opening scene from Werner Herzog’s documentary “My Best Fiend: Klasu Kinski”. Herzog claims that Kinski came to the set of Aguirre fresh off this tour, and expected people to treat him like Jesus.” – Arrapazak!
https://www.youtube.com/watch?v=yBDEQe9CjOU
https://www.youtube.com/watch?v=vIm662A-UYc
https://www.youtube.com/watch?v=oKQK4DqqPDw