Datorren larunbatean, hilaren 16an burutuko dutena. Goizeko 10 ta erdietan hasiko dira Sopelako Udaletxeko plazan eta tabernaz taberna, Algortako bertsolarien Eskolakoekin, kanporaketak egingo dira. Afera honako hau da: hiru-lau lagunek osatutako taldeek antolatzaileek prestatutako ehun esaera zaharraren zerrenda dute, eta dagokioenean, taldea bakoitzak bertsolariek kantatutakoa zein esaera zaharrari lotuta dagoen asmatu behar du, zehatz-mehatz. Bapo bazkaldu ondoren, Sopelako Ander Deuna ikastolan finalerdia eta finala izango dira, Jone Uria eta Aitor Mendiluze bertsolariekin. Trikia, musika, giroa eta alaitasuna ez dira faltako, Aitor Fernandez Martikorena antolatzaileak kontatu duen moduan.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.