Mungian eta Bakion eskainiko ditu hurrengo emanaldiak Gure Zirkua, lehen euskal zirku ibiltariak; asteburu bitan Mungian, ekainaren 21etik 30era; eta astebeteko deskantsua hartu ostean, Bakion, uztailaren 12tik 20ra. Gure Zirkuak Bizkaian aurten eskainiko dituan azken emanaldiak izango dira. 2018an egindako lehen biran, 25.000 ikusle baino gehiago erakarri ondoren, Gure Zirkuak bigarren biari ekin zion pasa den maiatzaren 3an. Azken hilabete eta erdian Oiartzunen, Berrizen eta Gasteizen izan da Gure Zirkua, eta honezkero 9.000 pertsona inguruk ikusi dute aurtengo birako ikuskizun berria.
Deskargatu hemen.