Aste honetan bertan, euskararen egunean, aurreko hilabeteotan erregistratu diren domeinuak aktibatu egin dira eta  zabaldu da .eus domeinuak erregistratzeko fase irekia. Dagoeneko 2.000 domeinu dira erregistratutakoak. Puntueus fundazioaren standean aurkitu dugu eta berak azaldu digu nola doazen erregistroak, domeinu-izenak zergatik momentuz kostatzen diren 52 euro inguru, .cat bat baino gehiago. […]

Gaur arratsaldean aktibatu da .eus domeinuak eskatzeko abiarazte-aldia, domeinuak eskuratzeko lehentasunezko fasea. Kafe Antzokian egindako prentsaurrekoan abiarazte-aldiaren inguruko xehetasunak eman ditu Josu Waliño, puntuEUSen zuzendariak. Aurretik Waliñorelin solasteko aukera izan dugu, fase hau eta, orohar, .eus domeinuen sareratze prozesua nola garatzen ari den kontatzeko. Entzun: https://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140917josuwalino.mp3 DESKARGATU HEMEN Ekitaldian domeinu-izen […]

2

Iragan larunbatean aurkeztu ziren Bilboko Kafe Antzokian .eus amaiera duten lehenengo 92 domeinu-izen aitzindariak. Euskal komunitatearentzako goi mailako domeinu izena errealitate bihurtu da honezkero. Aitzindarien multzo honetan dago, besteak beste, bilbohiria.eus domeinua, laster Bilbo Hiria irratiaren helbidea izango dena. Puntueus fundazioko Iratxe Esnaolarekin mintzatu gara, domeinu-izen honen garrantziaz eta fundazioak […]