SOLASALDIA : Garoña eta Lapurdiko AHT

garona3Garoñako zentral nuklearrarekin hasi da Iñaki Barcena, pasa den asteburuan Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak zentralari beste 10 urteko baimena eman ziola aztertuz. Orain, Zapateroren gobernuaren teilatuan dago erabakia baina afera ez dago batere garbi alderdi horretan. Bide batez, Iñakik Garoñak jasandako istripuak azpimarratu ditu, Gasteiztik edo Bilbotik oso gertu dugula gaineratuz. Bestetik, Iparraldeko AHTren lanen inguruan Michelle Alliot-Marie frantziar estatuko ministroak duela gutxi bertan behera uztea eskatu du : berriak eragina izango du Hegoaldean. Dena den, Iñakiren ustez, hobe da gehiegi ez fidatzea, behin baino gehiagotan lurperatuta zeuden egitasmoak berpiztu dituztelako.    (Iñaki Barcena 6 / 8an )

Solsaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL : Nora aldizkaria (17.a)

al. Eka 8 , 2009
Ekainaren lehen igandeko Nora aldizkariak « Itsasertza belaontzian » du erreportai nagusia eta horri lotuta Jon Maiak idatzitako Bitakora kaiera, Hektor Ortega Norako erredakzio-buruak kontatu digunez. Horrezaz gain, Euskara bidaide atalean Donostiako lehen ikastola izan dute hizpide. Gero, « Zuberoako hiru zeinutegiko (kanpandorre) elizak » eta «Benetako basoak » agertzen […]

Honekin lotuak