ARTEKALEKO KRISEILUA: Getxoarte eta ACT jaialdia

GetxoarteAste honetako irratsaioan Ismael Manterola arte adituak aurtengo Getxoarte erakusketaz hitz egin digu. Areetako metro geltokiko karpan hirurogei artista gazteren mota guztietako lanak izan dira ikusgai joan den asteburuan eta, antolatzaileek jakinarazi dutenez, 7.500 lagunek bisitatu omen dute aldi berean erakusketa eta azoka den Getxoarte. Ismaelen irudiko, 7. edizio honek, gazteei beren lanak erakusteko aukera emateaz gain, erakusketak hasieratik izan dituen ideien egokitasuna frogatu du, lekua (aipatu den karpa) zeharo aproposa ez den arren. Irratsaioaren bigarren atalean Joseba Lazkanok maiatzaren 29tik ekainaren 3ra arte Bilbon eta Barakaldon izango den ACT jaialdairen berri ekarri digu. ACT akzioa da, Bilboko eta Barakaldoko Antzerki eta Dantza Eskoletako gazteek burutzen dutena, hain zuzen ere. Deskargatzeko saioa, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IRRATIA.COM: 53. saioa: Montenegrotik zuzenean eta Luistxo Fernandez

ar. Mai 23 , 2006
Montenegrok igandean bozkatu zuen independentziaren alde eta hainbat euskaldun izan dira bertan, azetari, politikari eta begiraleak, gertakizun historiko horren lekuko. Euren artean Patxi izan dugu eta Montenegrotik bertatik zuzenean egin digu egunotan ikusi eta bizi izan duenaren kontaketa. Bestalde, Luistxo Fernandez gonbidatu dugu gurekin solastera. Norbaitek euskaltzain izendatzea proposatu du […]

Honekin lotuak