XEREZADE: Oinkada Misteriotsuak

Euri, inetazi eta trumonada egun hauetan soinuz betetzen zaigu etxea: haizea uhurika zirrikituetatik, uraren tapa-tapa kristaletan… badirudi gauzek berba egin nahi digutela. Gaurko ipuinean ere garrantzi handia dute soinuek, zehatzago esanda, hotel bateko karraju batean entzuten diren oin hots harrigarriek. Zein lotura ote dute pauso estrainook Vernon Hotelean “Benetako Hamabi Arrantzaleen Klub”aren afari esklusiboan gertatutakoarekin?

Aita Brown abade detektibeak argituko dizu.

Xerezaderen Artxiboan, G. K. Chestertonen “Oinkada misteriotsuak”.

Itzultzailea: Jasone Larrinaga

 Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Pil-pilean...

az. Ots 11 , 2015
… dago bertsoa!! Abian diren Nafarroa eta Arabako txapelketetatik zenbait ale interesgarri hurbildu dizkigute Iosuk, Erlantzek eta Apolok; halaber, hil berri den “Okelar”en pasadizoekin batera “Potojorran” bertso eskolako kideek Bilboko Inauterien harira kantatutako koplak ere entzungai dituzu entzule. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150211potto.mp3 Deskargatu hemen

Honekin lotuak