Azken egunetan zabaldu den bezala, Europako Banku batzuek espainiar estatuan dituzten 600.000 miloi euro jokoan egon daitezke. Bestetik, espainiar estatuak 80.000 miloi euro zor dizkio Europako Banku Zentralari. Gainera Alemaniatik datorren zurrumurrua ez da xamurragoa, Espainiako ekonomia salbatzeko Erreskate fondoa prestatzen ari direla dioena. Aipatu guztiak, Luis Guridiren ustez, egoera ekonomiko larria adierazteaz gain presioa sartzen dio espainiar estatuari. Eta esandakoari Lan Erreforma edo defizitaren inguruan Bruselak “aholka” ditzakeen neurri berriak gehitu behar zaizkio.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.