Kafe Antzokiaren bideo altxorrak argitara

Kafe Antzokiaren 20. urteurrenaren harira, harribitxiak ateratzen hasi dira Done Bikendiko gordailuetatik, eta bideo-pilula labur edo harribitxi formarekin ikusten hasi gara Kafe Antzokiaren blogean. Aurten 20 urte beteko ditu Bilboko euskal kultura gune honek, eta, hastapenetako garaietatik abiatuta, hasi gara ale historiko horiek agertzen, webgunean eta Youtube kanalean.  Momentuz Anje Duhalde, Gari, Todos tus muertos, eta Hiru Truku ikusi ditugu, eta gehiago ikusteko irrikaz gaude. Adi datozen asteotan!

Hiru Truku: Izar ederrak

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: De Miguel kasua epaiketara bidean

az. Mar 11 , 2015
Gasteizko epaile batek 26 lagun inputatu ditu De Miguel kasuan, gehienak EAJko kide ohiak direla. Horrez gain, Asier Garcia BERRIAko kazetariak Arabako egunotako beste zenbait gai nabarmendu dizkigu: SOS Arrazakeriaren salaketa, S. Antonio kaleko bulegoen afera, Pablo Gorostiagaren egoera, eta Agenda jorratu ditu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150311solasasiergarcia.mp3  Deskargatu hemen

Honekin lotuak