Milaka lagun elkartu dira Bilbon, atxiloketak salatzeko

Bi mila lagun inguru elkarretaratu ziren atzo iluntzean Bilbon, asteleheneko polizia-operazioan atxilotutako 16 lagunen aske-uztea galdatzeko. Arriagatik abiatu eta, Kale Nagusian gora, Plaza Eliptikoraino heldu zen Sortuk deitutako manifestazioa.

Amaieran hitza hartu zen Mikel Etxaburuk Alderdi Popularraren “mendeku-politika eta gerra-estrategia” salatu zituen: “errepresioaren azeragailua zapaldu du espainiar estatuak”, esan zuen. Astelehenean bertan Madrilen hastekoa zen ezker abertzaleko hainbat kideren aurkako epaiketan auziperatuta dagoen Bilboko bizilaguna da Etxaburu bera, eta abokaturik gabe utzi du operazio honek. Izan ere, euskal presoen ohiko abokatu ugari atxilotu zituen astelehenean Guardia Zibilak, hainbat egoitza miatu eta larunbateko manifestazioan jasotako diruak atzemateaz gain.

https://www.youtube.com/watch?v=2_koMMu-MWQ

Etxaburuk salatu zuenez, “gure herria libre eta bakean bizitzeko ibilbidea oztopoz betea dago, ordea. Oztopo nagusia estatu espainiarra eta bere izaera autoritario eta inposatzailea dira”. 16 lagunon atxiloketekin “euskal preso politikoak babes juridiko, sozial eta ekonomikorik gabe”.

Euskal preso politikoen espetxealdia luzatzeko “ingeniaritza juridikoa” egotzi zion Etxaburuk Alderdi Popularrari, Auzitegi Gorenak Espainian diren presoei Frantzian betetako kondena kontutan ez hartzeko hartutako erabakiari aipamen eginez. “Goardia Zibilak alde egin dezan exijitzeagatik Sorturi egindako mehatxuak” ere errepresio estrategia horretan kokatu zituen ezker abertzaleko kideak.

Donostian datorren larunbatean, hainbat eragile politiko sozial eta sindikalek deitu duten manifestazioan parte hartzeko deia egin zuen Etxaburuk, “Espainiar estatuaren mendeku-politika eta gerra-estrategiaren aurkako indarrak biltzeko garaia delako”.

“Argi izan behar dugu: Espainian euskal herritarrok ez dugu ez justiziarik ez demokrazioarik aurkituko, ez orain eta ez inoiz. Bake, demokrazioa eta askatasun eskenatoki posible bakarra espainiatik kanpo dago. Euskal Herrian, hementxe, eraiki behar dugu”, esan zuen Etxaburuk.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ASTE HONETAN, ZER? (Ulibarri euskaltegia)

az. Urt 14 , 2015
Gaur Ulibarri euskaltegiko Aitziber Olabarrietaren txanda izan dugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150114solasatehonetanaitziber.mp3  Deskargatu hemen

Honekin lotuak