IBAIZABAL: Munduko Arrozak

munduko-arrozak1Larunbatean S. Frantziskoko Plazan burutuko dutena, Bilbo Zaharra, S. Frantzisko eta Zabala auzoetako taldeen Koordinakundeak antolatuta. Seigarren edizio honetan 2.200 lagunek eman dute izena, Patxi Manrike ekitaldiaren antolatzaileak esan duenez. Arrozaz gain, festa eta aldarrikapena uztartu nahi dituzte antolatzaileek, etorkinen integrazioa lortze aldera. Goizeko hamarretan hasiko da aurtengoa eta egunean zehar musika, dantza, kalejira, bazkaria etabar luze bat izango dira S. Frantzisko auzoko kaleetan. Esan bukatzeko, Bilbon ez ezik, Iruñean, Donostian, Irurtzunen, Gasteizen eta Durango ospatuko dituztela Munduko Arrozak.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ARTAYORRAN BAÑO, YANTZAN OBETO! EGUENETAN 20:00ETAN

og. Eka 18 , 2009
Gaurko saioan, asteburu honetan Lakuntzan egingo den Hatortxurock jaialdian izango diren zenbait talde entzuteko aukera izango dugu, eta Binilo Tenpore atalean  Imanol  Larzabalen “Txabi Etxebarrieta” entzungo dugu (1972). Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Honekin lotuak