Eremuz Kanpo 3×02: “Gaua gauekoentzat”

(guek ere, banpiroak garete: lehenengo pertsonan idatzitako saio bat)

Arima lapurrak, munstro odolzaleak, ume-bahitzaileak eta deabruak omen gara.

Baina egunekoek josi zituzten lege eta arauz haien orduak eta haien lurrak.

Haiek jantzi ziren debekuz eta zigorrez, ez gu.

Beraiek marraztu zituzten mugak eta altxatu zituzten hormak, eta gugandik babesteko zirela esan zuten.

Haiek piztu zituzten berriro burdinolak, arma berriak eta kate zaharrak lantzeko.

Eguzkia ezkutatu ostean teilatupean eta elizaren gonapean gordetzen ikasi zuten, eta kondaira basatiak kontatu zizkioten elkarri guri buruz, eta dardar egin zuten. Baina aspaldidanik gogoratzen genuen guk dardaraz eguzkiaren horzkada, eta aspalditik ikasi behar izan genuen ilunaren teilatupean gordetzen eta apaizen sotanetatik ihes egiten.

Gaueko deitzen gintuzten egunekoek, eta harrika eta suz bota gintuzten haien aldamenetik. Orain gu garenik ere ahaztuta dute. Baina hemen jarraitzen dugu. Baditugu izenak, eta izan, bagara.

Gaua, gauekoentzat. Eta gauekoentzat, gaua.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: "Lou Reed, mila esker", T. Petty &The Heartbreakers, Richard Thompson, Sierra Leonako musika...

og. Urr 23 , 2014
Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak “Lou Reed, mila esker” CD berria jarri du, Reeden hainbat kanta euskaraz. Gero, Tom Petty & The Heartbreakersen kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, Richard Thompson, Crosby-Still-Nash &Young, eta Sierra Leonako musika entzuteko parada izan dugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/141022soinugelaloureedmilaezker.mp3  Deskargatu hemen

Honekin lotuak