SOLASALDIA: “Ibaizabal”, Bilbo Handirako telebista egitasmoa

IbaizabalHemendik bizpahiru urtera iraultza handia etorriko da telebistaren mundura. LTD Lurreko Telebista Digitalak erruz ugalduko dira eta horien artean Tokiko Telebistek garrantzi handia hartuko dute. Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzak Tokiko Telebisten sorrera eta erabilera arautuko dituen dekretua prestatua dauka dagoeneko. Betiko galdera geratzen da airean, ordea: zenbateraino aseko dituzte tokiko telebistek euskaldunon beharrak? Euskaltzaleak mugitzen hasi dira eta maiatzaren 18an talde eragile batek Ibaizabal egitasmoa aurkeztu zuen Bilboko Kafe Antzokian, Bilbo Handiko eta inguruko herrietako euskaldunok euskara hutsezko telebista izan dezagun. Bilbo Hiria irratia aurkezpenean izan zen eta bertan era laburrean esandakoak sakonkiago azaltzeko eskatu zion talde eragilearen izenean hitz egin zuen Josi Basterretxea EHUko irakasleari. Horixe da, hain zuzen ere, podcast honetan aurkituko duzuen informazioa. Solasaldi hau deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Toumani Diabate, koraren maisu handia

og. Mai 25 , 2006
Aurreko astean agindu bezala, Toumani Diabateri buruzko monografikoa eskaini digu Pedro Elias Igartuak aste honetako Soinugelaren bigarren orduan. Baina horretara baino lehen, bestelako eskaintzak ere egin dizkigu. Honako hauek, hain zuzen ere: Rafa Ruedaren Bi musu abestia; Elvis Costelloren That´s How You Got Killed New Orleanseko kantua zuzenean; New Orleansekoa […]

Honekin lotuak